2019(e)ko apirilaren 1(a), astelehena

2019(e)ko otsailaren 12(a), asteartea

EUSKAL SORGINAREN JANTZIA

EUSKAL SORGINA


BEHARREZKOAK

Abarkak.
Artilezko galtzerdiak.
Baserritar gona (punttuduna edo loreduna) edo gona beltza petatxoekin.
Jertse edo niki manga luzea, beltza.

AUKERAN
Puntuzko tokila.
Aurreko mantala beltza.
Oilasko hankak lepotik zintzilik.
Erratza.

Ilea talko hautsez zikindua eta nahastua.







2019(e)ko urtarrilaren 31(a), osteguna

LEHEN SOROSPENEN IKASTAROA, DYAren ESKUTIK

Gaur goizean lehen sorospenen ikastaroa jaso dugu Amaia DYAko langilearen eskutik. 
Saio erabat praktikoa eta aberatsa izan da, helburua zehatz bati bideratuta: pertsona batek konortea galdu eta erantzuten ez duenean, zer eta nola egin behar dugun jakitea. Hau da:
  • Larrialdietara deitzeko zenbakia zein den eta deitutakoan zer esan behar dugun.
  • Konortea galdu duen pertsonak arnasarik hartzen duen ala ez jakiteko zer egin behar den.
  • Bihotza suspertzeko, bihotz-masaia nola ematen den.
Gogotsu aritu gara lagun artean egoera ezberdinak simulatuz.