Gaur goizean lehen sorospenen ikastaroa jaso dugu Amaia DYAko langilearen eskutik. 
Saio erabat praktikoa eta aberatsa izan da, helburua zehatz bati bideratuta: pertsona batek konortea galdu eta erantzuten ez duenean, zer eta nola egin behar dugun jakitea. Hau da:
- Larrialdietara deitzeko zenbakia zein den eta deitutakoan zer esan behar dugun.
 
- Konortea galdu duen pertsonak arnasarik hartzen duen ala ez jakiteko zer egin behar den.
 
- Bihotza suspertzeko, bihotz-masaia nola ematen den.
 
Gogotsu aritu gara lagun artean egoera ezberdinak simulatuz. 
 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina