2018(e)ko abenduaren 12(a), asteazkena

Euskara, Ingurunea eta Gaztelerako konpetentziak

LH 3 B gelakoen bisita izan dugu gaur gelan. Euskara, Ingurunea eta Gaztelerako konpetentzietan prestatutako lanak aurkezteko. Binaka jarri gara eta egindako lanaren ingurun hitz egiten jardun gara.

Euskara arloan,  "Portfolioa" egin dugu. Testu ezberdinez osaturiko bilduma bat da. Antzinako gizakiek naturaren arabera antolatzen zuten bizimodua, eta guganaino heldu da ezagutza hori. Asteko egunen eta hilabeteen antzinako esanahiak ezagutu ditugu. Euskal Herrian ospatzen diren jaien zergatia ezagutu dugu eta azkenik gure kulturako sinboloak identifikatu ditugu. Adibidez: txalaparta, laubura eta eguzkilorea.

Gaztelera arloan "El libro de mi vida" izeneko liburuxka egin dugu. Dokumentu ezberdinez osatu dugu. Haurtzaroko kantak, asmakizunak, poesiak eta biografiak idatzi ditugu.

Ingurunean "Herbarioa" egin dugu, hosto bilketa egin dugu herrian barrena eta fitxa batzuk osatu ditugu hostoak jarriz. Amaitzeko, portada koloretsu bat egin dugu.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina